Ostiralean hiru partida Alegian eta beste hiru Ikaztegietan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko otsailaren 23a

Bi frontoietan jokatuko dira asteburu honetako partiduak. Ikaztegietan eta Alegian. Arratsaleko zazpietatik aurrera.

Txikienek atseden duten asteburuan, jubenil eta nagusien partidak izango dira etxeko guztiak asteburu honetan. Ostiralez jokatuko dira, hiru Alegian eta beste hiru Ikaztegietan.

Elorri  pilotalekuan, beraz Alegian, neskek neurtuko dituzte indarrak gomazko paleta modalitatean. Intxurreko hiru talde bi partidetan, bigarrenean elkarren kontra aritu beharko baitute etxekoek. Alegiako hirugarren partidan mutilek hartuko dute txanda. Nagusiena izango da, eskuz binaka, Andoaingo Gazteleku taldearen aurka.

Ikaztegietan berriz, lehenengo mailako hiru jokatuko dira. IKer Arandia eta Aitor Murua bikotea lehenegoan Azkoitiaren aurka. Azkoitia izango dute baita ere aurkari bigarrengoek, Uxer Mozok eta Xabi Luzuriagak. Eta hirugarrengoan Yerai Arruti eta Enaitz Aizpitarte arituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!