Etxeko partiduak: Eskuz, binaka eta mutilak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko urtarrilaren 20a

Guztira zortzi partida ditu Intxurrek etxean aste buru honetarako. Mutilenak, eskuz eta binaka eta zortziak ostiralez jokatuko dira. Bost Alegian eta beste hirurak Ikaztegietan.

Alegiako partidak zazpiak laurden gutxitan hasiko dira ostiralean.

Alebinenak dira lehenengo biak: Jokin Olano eta Andoni Iturrioz Oñatiko Aloña Mendikoen aurka eta Haritz Esteban eta Egoi Irazustabarrena Arrasatearren aurka. Ondoren kadeeteen partida etorriko da, eta bertan Azkoitiari aurre egongo die Ruiz-Olano Intxurreko bikoteak. Azken bi neurketak lehenengo mailako jubenilenak izango dira. Oiarbide-Zubeldia Getariko GureTxeru taldekoen kontra eta Arandia-Murua Gazteleku, Andoaingo taldearen kontra.

 

Ikaztegietan eta zazpitan hasita, hiru partida: Jubeniletan bi eta nagusietan bat.

Jubenietan lehen mailan:

A. Eraunzetamurgil- X. Luzuriaga / Hernani

J. Luzuriaga - E. Aizpitarte / Azkoitia 2

Eta bukatzeko nagusiak:

Intxurre (Arrue - Alberdi) / Aloña Mendi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!