Ostiral eta igandean Alegiako frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko urtarrilaren 12a

Bi partidu ostiralean eta beste bi igande goizez izango dira. Ostiralean 19:00etan eta igandean 11.00etan.

Alegiako Elorri pilotalekuan jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek etxean tokatu zaizkien partidak.
Horrela, ostiralean bi izango dira. Infantil mutilek binaka jokatuko dituztenak. Gazteleku eta Soraluzeren aurka arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Igandean aldiz, jubenilek jokatuko dute. Lehen partida binakakoa izango da eta bertan Axier Artola amezketarrak eta Aitor Murua altzotarrak bikotea osatu eta Bergarakoei egin beharko diete aurre lehen mailako partidan.
Eta bigarrena buruz burukoa izango da. Aratz Irazustabarrena izango da bertan jokatzen Euskal Herriko ligako partidan, eta gasteizko Txukun Lakua taldeko pilotari izango du aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!