Urte berria desafio berriak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2016ko urtarrilaren 7a

Aste honetan helduko diote gure neska eta mutilek txapelketa berriei. Jubenil mailako neskak, paletaz, eta mutilek, eskuz, Euskal Herriko Elkarte arteko txapelketa jokatzen hasiko dira. Alebin eta infantilak Gipuzkoako txapelketa eta gainerakoak Udaberrikoa jokatuko dituzte.

 

Gorka Altuna eta Ander Jauregik Alegiako Elorrin jokatuko dute EH-ko txapelketako lehen partida, 19:00etan hasi eta laugarrena. Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldiak, berriz, larunbat arratsaldeko 16:00etan Etxarri-Aranazen dute hitzordua.

Alebinak eta Infantilak Gipuzkoako Txapelketari helduko diote. Alebinek, Alegian jokatuko dute ostiralean, 19:00etan hasita, Haritz Esteban-Egoi Irazustabarrenak aretxabaletaren aurka eta Jokin Olano-Andoni Iturriozek azpeitiarren aurka. Infantilek, egun berean, 20:00etan, dute hitzordua Eibarko Astelenan.

Kadeteak, Jubenilak eta Nagusiak Udaberri txapelketa jokatzen hasiko dira. Kadeteek, Joanes eta Pello Olanok ostiralean Alegiako ekitaldian jokatuko dute 3. partida. Jubenileak lau bikote ditugu, elkarren aurka jokatu beharko dute: Jon Luzuriaga-Aizpitartek Oiarbide Zubeldiaren aurka eta Asier Artola-Muruak Mozo-Xabier Luzuriagaren aurka; Ikaztegietan jokatuko dira ostiralean, 19:00etan hasita. Nagusiek, Arrue-Amaiurrek Allerrukoen aurka jokatuko duten partidak itxiko du Ikaztegietako pilota saioa.

Hasierarik onena opa diegu guztiei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!