Intxurreko pilotariak Finalaurreetan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko abenduaren 15a

Ostiralean Iker Zubeldia (Intxurre) Alegiako Elorrin 19:00etan, eta larunbatean Ainhoa Garmendia (Suberri) eta Maialen Senperenak (Intxurre), Tolosako Beotibarren 16:30etan, Gipuzkoako Txapelketa eta Emakume PIlotariko finalaurrekoak jokatuko dituzte hurrenez hurren.

Iker Zubeldia altzotarra Gipuzkoako Txapelketako bigarren urteko infantil mailako finalaurrera iritxi da. Txapelketa oso ona egiten ari da aurten, horren lekuko, joan den ostiralean Aitor Altuna tolosarraren aurka jokatutako partida. Ondo jokatu behar zuen irabazteko eta halaxe egin zuen. Oso pilotaria da Iker. Orain, Gartzia urretxuarra izango du aurkaria. Pilotari indartsua eta zaildua da adin horretarako, eta horixe izango du Ikerrek oztopo nagusia. Etxean jokatzearen abantaila baliatzen asmatu beharko dugu.

Tolosan berriz, Ainhoa Garmendia alegiarrak eta Maialen Senperena abaltzisketarrak elkarrekin jokatuko dute Emakume Pilotari Txapelketako goi-mailako finalaurrea, nagusietan. Amaia Araiztegi mallabiarra eta Ane Maiza asteasuarra izango dituzte aurkari. Partida estua eta ikusgarria izatea espero da; Maialen lesio batetik ateratzen ari da eta hor egon daiteke gakoetako bat. Ea ondo osatu den eta bere benetako maila emateko gauza den, oso ona du-eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!