Gaur, infantilak Ikaztegietan eta jubenilak Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko abenduaren 11

Ikaztegietan infantilen azken-laurdenak eta Alegian ligaxkako azken partidak gaur. Gipuzkoako Elkarte Arteko pilota txapelketako partida interesgarriak.

Ikaztegietan, 19:30etan hasita, Infantil mailako azken-laurdenetako bi partida jokatuko. Lau terdian eta buruz buru jokatzen da txapelketa hau.  Aurreneko partidan, lehen urteko infantil mailan, Unai Altuna alegiarrak Gazteleku elkarteko pilotaria izango du aurkari. Bigarrenean, bigarren urteko infantil mailan, Iker Zubeldia altzotarrak Tolosa F.C-eko Aitor Altruna izango du aurkari. Biak hala biak partida estuak izatea espero da.

Alegian, berriz, jubenil mailako neskak izango dira protagonista. Gipuzkoako Txapelketako ligaskako azken partidak jokatuko dira, eta, beraz, erabakita geratuko da azken fasea; ligaxkako lehena zuzenean finalera pasako da eta 2-3. postuen artean jokatuko beharko dute gero beste finalista postua. Lehen partidan, Ane Esnaola (Orendain)-Sara Agirre (Altzo) Hernani 2 taldea izango du aurkari; bigarrenean, Klaudia Bach (Altzo)-Nerea Esnaola (Orendain) Hernani 3 izango dute aurka; eta azken partidan, Maite Tolosa (Amezketa)-Irantzu Zubeldiak (Altzo) Aburuza-Larrarte bidaniarrak (Suberri 1) izango dute aurka. Edozer egiten dutela ere Maite eta Irantzu sailkatuta daude finala jokatzeko, lehen postuan bukatuko dute-eta.

Alegiko partidak hasi aurretik Intxurre Pilota Elkarteko pilotari talde osoaren argazkia aterako da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!