Gabonetako topaketen zain, hiru partida ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko abenduaren 1a

Hiru partida bakarrik daude etxean aste honetan. Hirurak Alegian jokatuko dira ostiralez. Eta bitartean izen ematen ari dira pelotariak XIV. Gabonetako Topaketetarako. Dagoeneko 94ek eman dute izena, eta datorren asterarte luzatu da horretarako epea.

 

Alebin eta infantilen partidak izango dira Alegiako Elorri frontoian, ostiralean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Buruz burukoak dira, eta lehenengoan, alebin mailan, Egoi Irazustabarrenak Bergararra izango du aurkari. Jarraian datozen bi partidetan, Intxurreko pilotariek, Xabat Artola batetik eta Iker Zubeldia bestetik, Tolosakoak hartuko dituzte. Infantil mailakoak izango dira bi hauek.

 

Gabonetako XIV. Pilota-topaketa

Gabonetako oporretan jokatuko dira urtero bezala inguruko pilotarien arteko topaketak. Abenduan 27 eta 28 izango dira sailkapenak, eta finalak abenduaren 30ean, asteazkenez, Ikaztegietan.

Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta, Orendain edo Ugarteko 6 eta 15 urte bitarteko neska mutilek, ari dira izen ematen. dagoeneko 94k eman dute izena eta antolatzaileek beste astebete luzatzea erabaki dute oraindik falta baita herriren bat bereak apuntatzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!