Irazustabarrenak irabazi du txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko azaroaren 28a

Aratz Irazustabarrenak eraman zuen Gipuzkoako buruz buruko txapela. Finala ostiral iluntzean jokatu zen Alegian eta bertan Ander Biain oñatiarra gainditu zuen alegiarrak. Herriko pelotari, lagun eta entrenatzaile den Iñaki Artolak jantzi zion txapela.

Gipuzkoako txapelketako finalak jokatzen ziren ostiralean Alegiako frontoian. Eta jende dexente inguratu zen pelotariak ikustera.

Lehenengo partida buruz burukoa zen, eta bertan Intxurre taldea eta Oñatiko Aloña Mendi taldea neurtzen ziren. Intxurreko Aratz Irazustabarrenak irabazi zuen partidua 22-8. Hasera berdintsu samar hasi  bazen ere, Oñatiarra asko eta ondo saiatu zen sake errematean partida azkar bukaerara eraman nahian, Aratzek jokoaren gidaritza hartu zuenean kolpe indartsuagori esker, eta tantoak bukatzen asmatu zuenez 4-6 galtzen joatetik 22-8ra iritsi zen nahiko azkar.

Bigarren partida binakakoa zen eta han ere kolore bakarra izan zen. Usurbilgo bikotea, Exposito eta Aranguren, erraz nagusitu zitzaion Andoaingo Matxain eta Usandizagak osatzen zutenari (22-7).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!