Aratz Irazustabarrenak Gipuzkoako finala jokatuko du ostiralean Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko azaroaren 25a

Arratsaldeko zazpitan hasita eta lehen partida izango da buruz buruko Gipuzkoako finala jubenil mailan. Bertan Intxurre taldeko Aratz Irazustabarrena alegiarrak jokatuko du. Ondoren binakako finala jokatuko dute.

Aratz Irazustabarrena alegiarra eta Ander Biain oñatiarra izango dira Alegiako frontoian bihar ostirala arratsaldeko zazpietatik aurrera Gipuzkoako finala jokatzeko.

Iaz ere, orduan kadete mailan, jokatu zuen Intxurreko pilotariak final hau eta ezin izan zuen txapela eskuratu. Aurtengoan azkeneko koxka hori pasa nahiko du Irazustabarrenak herrian jokatuko duen norgehiagokan.

Jubenil mailako lehen finala izango da hau buruz burukoa. Eta ondoren binakako partidua etorriko da. Bertan Pagazpe eta Gazteleku klubak izango dira aurrez aurre. Usurbilgo taldetik (Pagazpe) Exposito eta Arangurenek osatzen duten bikotea izango da seguruenik kantxan, eta Andoaingo Gaztelekutik Matxain eta Usandizaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!