Hiru herrietan partiduak

Ostiralez Alegian eta Ikaztegietan izango dira, eta larunbatean Altzon. Eskuz jubenil mailako Gipuzkoako finalak antolatzea tokatzen zaio Intxurreri eta Alegian jarri ditu azaroaren 27an 19:00etatik aurrera. Bertan Alegiar batek jokatuko du buruz burukoan. Maila horretako neskak paletaz Ikaztegietan izango dira ordu berean. Eta larunbat arratsaldean Altzon infantil eta alebinak.

Ostirala hautatu da jubenilen finalak jokatzeko Alegian. Bertan binakako partida izango da lehendabizi eta ondoren Aratz Irazustabarrenak jokatuko du mano-mano.

Egun horretan eta Ikaztegietan jubenil neskak gomazko paleta modalitatean neurtuko dituzte indarrak. Intxurreko hiru talde eta parean Su Berriko, Anoetako, beste hiru nor baino nor gehiago. Etxeko taldeetan Naroa Olano eta Sara Agirre, Ainhoa Ontsalo eta Nerea Esnaola eta Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldia arituko dira.

Azken fasera pasa dira buruz buru lehiatzen ari diren infantil eta alebinak, eta hiru partidu izango ditu etxean Intxurrek aste honetan. Altzon jokatuko dira hirurak. Egoi Irazustabarrenak, billabonatarra izango du aurkari. Unai Altunak andoaindarra eta Ekain Estebanek zaldibiarra. Lauretatik aurrera izango dira hauek Altzo muinoko frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!