ETXEAN PARTIDU BAKARRA

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko azaroaren 18a

Etxean partidu bakarra dago asteburu honetan, eta hau Alegian jokatuko da ostiral iluntzean. Bestalde, Jubenil mailako Gipuzkoako finalak Alegian jokatuko dira hurrengo astean, eta hasita gaude Gabonetako Topaketak prestatzen. Aurtengoa hamalaugarren aldia izango da.

Partidu bat jokatuko da ostiralean 19:00etan hasita Alegiako Elorri pilotalekuan. Eskuz binaka izango da, eta jubenilen bigarren mailako Uxer Mozos eta Xabi Luzuriaga (Intxurre), Hondarribiko taldearen aurka arituko dira.

Gomazko paletan neskek badituzte partidak, baina kanpoan jokatu behar dute.

Jubenileko beste taldeek edo bukatu dute edo atsedena dute aste honetan. Eta infantil eta alebinak ere, banaka jokatzen ari direnak, fase batetik besterako saltoa egiteko jai dute aste honetan.

 

Gabonetako XIV. Pilota-topaketa

Izen emateko epea ireki da Gabonetako topaketetarako.

Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bedaio, Ikaztegieta, Orendain edo Ugarteko 6 eta 15 urte bitarteko neska mutilek, azaroaren 27 arteko tartea dute apuntatzeko, eta bakoitzak bere ikastetxean egingo du izena ematea.

Jubenil mailako finalak Alegian

Oraindik eguna eta ordua zehaztu ez badira ere, Pilota Federazioak Alegia aukeratu du Gipuzkoako jubenil mailako finalak jokatzeko. Beraz datorren asteburuan (azaroaren 27-29) izango dira Elorri pilotalekuan eskuz banakako eta binakako finalak.

Eskuz banakakoan Intxurreko Aratz Irazustabarrena izango da pelotari bat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!