Ostiralean aste honetako partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko azaroaren 10a

Altzon eta Alegian, bietan ostiralez, izango dira asteburu honetako partiduak. Jubenil neskek palaz jokatuko dute Alegian eta Altzo muinon alebin eta infantil mutilek. Bestalde, pasa dena ez zen asteburu ona izan Intxurreko jubenil mutilentzat. Binaka behintzat, biek galdu egin zuten eta biak geratu dira finalerdien atarian,

Asteburu beltza jubenilentzat

Emaitza kaxkarrak izan zituzten binaka ari diren jubenil mutilak pasa den ostiralean. Galdu egin zuten eta dauden bi multzoetako hirugarren postua eskuratu dute. Finalerdietatik kanpo beraz.

Iker Arandia ea Ander Jauregik etxean, Alegian, jokatu zuten Usurbildarren aurka eta ezin izan zuten partida aurrera atera. Ezta Azpeitian jokatu zuten Yerai Arruti eta Enaitz Aizpitartek ondo hai bazuten ere, azkenean amore eman beharrean aurkitu ziren. Hamabian geratu ziren azpeitiarren aurka.

Jubeniletan lehenengo mailako Gipuzkoako txapelketaz ari gara eta kontrario oso zailak zituzten biak. Txapelketa oso txukuna egin eta azken unerarte ondo lehiatu dira Intxurrekoak.

Maila honetan mano mano Aratz Irazustabarrenak irabazi egin zuen, eta finala jokatuko du.

 

Asteburuko partidak

Ostiralez Altzon jokatuko dira bigarren urteko alebin mutilen bi partidu eta lehen urteko infantilen partida bat. Zazpiak et alaurdenetan hasiko dira.

Eta egun berean, Alegiako Elorri frontoian paletaz jubenil neskak lehiatuko dira. Hiru partida daude iragarrita Intxurre3 (Naroa Olano—Sara Agirre), Intxurre 2 ( Ainhoa Ontsalo—Nerea Esnaola) eta Intxurre 1 (Maite Tolosa—Irantzu Zubeldia)

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!