Asteburuko partiduak: Azaroak 6 eta 7

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko azaroaren 3a

Alegian eta Altzon izango dira asteburu honetako partiduak. Ostiralez eta larunbatez. Kadete eta jubenilak Alegian ostiralean eta alebin eta infantilak Altzon larunbatean.

Alegiako ostiraleko partidak 18.45ean hasiko dira. Kadete mailako mutilek binaka eskuz aritu beharko dute lehenengoan. Pello eta Joanes Olano lehengusuak Pagazpekoei (Usurbil) egingo diete aurre.

Binaka baita ere, baina neskak eta palaz arituko dira ondoren. Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldia Hernanikoen aurka. Eta ondoren, jubenilen bi partida. Biak ere mutilenak, lehenengo mailan eta eskuz binaka. Jon Luzuriaga eta Aitor Murua azkoitiarren kontra eta Iker Arandia eta Ander Jauregi usurbildarren kontra.

 

Larunbatekoak Altzon dira, lau t`erditatik aurrera. Eskuz banaka jokatzen ari dira alebinak eta infantilak eta bost partida dituzte etxean Intxurrekoek. Hurrenez hurren: Egoi Irazustabarrena (2.urteko alebina), Unai Altuna (1.urteko infantila), Aimar Urkidi (2.urteko infantila), Xabat Artola (2.urteko infantila) eta Iker Zubeldia (2.urteko infantila)

 

Zorte on denei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!