Mutilak eskuz Alegian, neskak palaz Ikaztegietan eta txikiak Altzon

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko urriaren 27a

Guztira zortzi partidu izango ditu etxean Intxurre Pelota Eskolak aste honetan. Ostiralean Alegian eta Ikaztegietan, eta larunbat arratsaldez Altzon.

Alegiako ostiraleko partidak, 18:45ean hasiko dira, eta bertan eskuz buruz buru jokatuko du Aratz Irazustabarrenak lehenengoa. Oiartzungo taldeko Etxeberria izango du aurkari, eta partidu gogorra espero da, biak baitira txapelketa horretan oraindik partidurik galdu gabe dauden bi pelotariak.

Segidan, baita ere jubenil mailan, binakako bi ikusi ahal izango dira. Gorka Altuna eta Enaitz Aizpitartek, lehen mailan sailkatzeko aukerak dituzte eta beraiekin sailkapenean berdinduta dagoen Lazkaoko taldeari egin beharko diete aurre. Eta bestean, Aitor Eraunzetamurgil eta Xabi Luzuriagak  Oiartzungo taldea izango dute parean. Hiru irabazi eta bakarra galdu dute Intxurrekoek eta bide onetik jarraitu nahiko dute.

 

Ikaztegietan, ostiralean jarri dira palako partidak. Jubenil mailako bi izango dira 19:30etatik aurrera eta lehendabizikoan Intxurre taldeko bi izango ditugu elkarren aurka: Ainhoa Ontsalo eta Nerea Esnaola, Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldiaren aurka. Eta biarrengoan Naroa Olanok eta Sara Agirrek Hernanikoak izango dituzte aurkari.

 

Larunbatean arratsaldeko lau t`erdietan hasiko dira Altzokoak, eta bigarrren urteko alebinetan Intxurre 1 (Egoi Irazustabarrena) Behar-Zana taldekoaren aurka izango da, eta Intxurre 2 (Haritz Esteban) Txapagain taldekoaren aurka.

Lehenengo urteko infantilak izango dira hirugarren, eta azken partidan. Intxurreko Amets Uzkudun Behar-Zanako pilotariarekin neurtuko da.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!