Hiru herritan, hiru frontoitan, aste honetako partidak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko urriaren 21a

Alegiara, Ikaztegietara eta Altzora joango dira asteburu honetan Intxurreko pilotariak euren partiduak jokatzera.

Eta bertako hiru frontoietara inguratu ahal izango dute zaleek pilota jokoaz gozatzeko.

Guztira zazpi partidu izango dira, eta hasteko lehena Alegiakoan izango da ostiralez eta goiz samar, arratsaldeko seietan, gero Artola eta Bengoetxearen partiduaz gozatzeko aukera izan dezagun. Bertan jokatuko den partida bakarrean eskuz binakako jubenilak arituko dira Andoaingo taldearen aurka. Irazustabarrena alegiarrak eta Jauregi tolosarrak osatzen dute Intxurreko bikotea.

Ikaztegietan larunbatez 11:15ean hasita bi partida. Kadeteetan Iñigo Ruiz eta Pello Olano bikoteak tolosarrei egin beharko diete aurre, eta lehenego mailako jubenitan Alde Zaharrekoak izango dituzte aurkari Jon Luzuriagak eta Aitor Muruak.

Eta larunbatean baita ere, baina arratsaldez, Altzon elau norgehaigoka izango dira. Mutiletan alebinetan eta infantiletan eskuz banaka Asteasu eta Tolosakoen aurka. Eta ondoren palaz binaka nesken partiduen txanda izango da.

Ainhoa Ontsalo eta Nerea Esnaolak  Hernanikoen bisita jasoko dute eta azken partidan elkarren aurka egin beharko dute Intxurre taldeko bi bikotek. Mari Murua eta Maialen Senperena, Naroa Olano eta Sara Agirreren aurka arituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!