Altzon eta Alegian larunbatez asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko urriaren 14a

Larunbate arratsaldean jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek etxeko partiduak. Altzon eta Alegian

Arratsaldeko lauretan hasiko dira bi herrietan partidak eta Altzo Muinoko frontoian gaztetxoenak jokatuko dute. Buruz buruko txapelketa hasi dute infantilak eta bigarren urteko alebinak, eta bata bestearen segidan sei partida izango dituzte.

Alegiako Elorri pilotalekuan berriz eskuz binaka jubenil mutialak ekingo diote Oñatiko Aloña Mendikoen aurka eta, mutiletan hau ere, nagusiak Hernanikoen aurka. Jaialdia bukatzeko nesken partida izango da talde bereko bi bikoteen artean: Intxurreko Ainhoa Ontsalo-Nerea Esnaolak beste Intxurreko talde bati, Naroa Olano-Sara Agirreri egingo diote aurre.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!