Ostiralean, 19:00etan hasita, jubenilen txanda izango da: Naroa Olano-Sara Agirre (Intxurre 3) eta Maite Tolosa-Irantzu Zubeldiak (Intxurre 1), Hernaniko bi bikote izango dituzte aurkari. Lehenak txapelketako lehen partida dute. Bigarrenek, bigarrena; lehenengo irabazi egin zuten eta ea boladari eusten dioten.
Igandean. berriz, 11:30etan, nagusien txanda izango da. Mari Murua-Maialen Senperenak Anoetako Su-Berriko bikotea izango dute aurkari. Goi mailako partida ikusteko aukera izango dugu.