Intxurreko pilotariek ekin diote ekitaldi berriari

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko irailaren 19a

Urte arteko pilota ekitaldiek eten garbirik ez badute ere, atzo eman genion hasiera ekitaldi berriari. Aratz Irazustabarrenak izan zuen "lehen sakea" ateratzeko "ohorea".

Atzo hasi zen 2015eko Gipuzkoako Elkartearteko Txapelketa. Esan daiteke, Gipuzkoan behintzat, txapelketa honek eman diola hasiera 2015-2016 ekitaldiari. Alegia, Altzo eta Ikaztegietako pilotazaleek eratutako  Intxurre PIlota Elkarteko pilotari(argazkia 2014koa da eta izango ditu aldaketak 2015ekoak) eta arduradunek, gogotsu heldu diote ekitaldi berriari. 48 pilotari federatu ditugu hasiera honetan: 4 alebiin 2. urteko (mutilak), 7 infantil (mutilak), 9 kadete (4neska, 5 mutil), 19 jubenil (6 neska eta 13 mutil), 6 sub22 (2 neska eta 4 mutil) eta 3 nagusi (mutilak). Urtea aurrera joan hala taldea handitzeko itxaropena dugu.

Atzoko partidei dagokienez, lehen partida, kadete mailakoa, ez zen jokatu aurkariak erretiratu egin direlako. Aratz Irazustabarrenak, jubenil mailako buruz burukoa 22-3 irabazi zion Galdos oñatiarrari; partida borobila jokatu zuen buruz bururako dituen doaiak nabarmen erakutsiz. Intxurreko bi bikoteen artekoa izan zen jubenilen bigarrena; erraz irabazi zieten Iker Arandia eta Ander Zubeldiak Jon Luzuriaga eta Aitor Muruari; iker bikain! Eta azkenekoa galdu egin zuten gure ordezkariek, Aimar Arrue eta Amaiurrek, 14-22, ziotzako bikotearen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!