Zorionak Beñat. Animo Aratz

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko irailaren 7a

Maixuak txapela, ikasleak segi egin behar ikasten

 

Beñat Urretabizkaiak. maisuak, irabazi egin du buruz buruko XXVI. Joxean Tolosa Txapelketa nagusien mailan. Bera da txapeldun berria. Santxo usurbildarrari (18-15) irabazi dio finalean. Ondo jokatuta gainera! Iaz ia-ian ibili zen eta aurten taka! Eredu ona Aratz bere ikaslearentzat. Honek ez zuen lortu Zubizarreta menderatzea txapelketa bereko jubenil mailako finalean; 18-8 galdu zuen. Bainan jokan ez zen halako tarterik egon; Zornotzan hortxe-hortxe, Amezketan ere bai, ea hirugarrenean lortzen duen. Zorionak bioi Intxurrekoon partetik.

 

Bide batez, zorionak baita ere txapelketaren antolatzaileei, Xalton eta konpainia. Frontoia lepo, giro bikaina ... pilotazaleon gozamenerako!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!