Iñaki Artolak jokatuko du Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko uztailaren 14a

Iñaki Artolak Iza bizkaitarra atzean duela, Idoate-Beginoren aurka ariko da Alegiako Jaietako txapelketako finalen segidan, uztailaren 18an.

 

Azken orduan bada ere, Intxurre Elkartea eta Asegarcek, Alegiako jaien barruan profesional mailako partida antolatzea erabaki dute. Uztailaren 18an jokatuko da berau, arratsaldeko 6etan hasiko den jaialdian. Kadete mailako finalak emango dio hasiera eta bertan Alberdi eta Ander Zubeldiak (Azpeitia - Altzo), Arandia eta Oier Zubeldiaren (Alegia-Amezketa) aurka jokatuko dute; Intxurreko pilotariak dira Ander Zubeldia eta Arandia. Bigarren partidan, afizionatuetako goi mailako partida jokatuko da: Arteaga-Erasun vs Eneko Labaka-Telletxea; albizturtarrak dira azken hauek.

 

Artola-Iza eta Idoate-Beginoren arteko partidak emango dio amaiera jaialdiari. Aukera ederra etxeko mutila herrian bertan jokatzen ikusteko.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!