Erabakita Alegiako Festetako finalak.Gaur, 4 terdiko finalak

Ander Zubeldia (Altzo) eta Alberdi (Azpeitia) kadete mailan, eta Eneko Labaka-Telletxea albizturtarrak nagusietan, uztailaren 18an jokatuko diren finaletan izango dira atzoko partidak irabazi eta gero. Gaur arratsaldeko 18:00etan 4 terdiko Udaberri txapelketako hiru final jokatuko dira Alegiak Elorrin.

 

Zubeldia-Alberdi eroso

Zubeldia-Alberdik 22 eta 9 irabazi zieten Yeray Arruti adunarrari eta Odrioziola urnietarrari, eta beraiek izango dituzte aurkari Iker Arandia eta Oier Zubeldiak (Alegia - Amezketa). Enaitz Aizpitarteren ordez jokatu zuen Odriozolak; eskuin besondoan lesioa du Aizpitartek eta, Udaberri Sariko finala izanik asteburu honetan, nahiago izan zuen ez arriskatzea. Irabazleek hasieratik hartu zuten abantaila eta eroso jardun ziren. Alberdi azpeitiarra nabarmendu zen lauetan, baina Ander Zubeldiaren lan ona ere aipatu behar da.

 

Eneko Labakaren esibizioa

Bai, esibizioa eman zuen Eneko Labakak aurreko koadroetan. Dena egin zuen ondo: eraso, defenditu, atzelariari lagundu ... Partida borobila. 22 eta 13 irabazi zieten Peru Labaka (Zizurkil) eta Imazi (Oiartzun). Tantoetan alde dexentearekin amaitu bazen ere partida, jokoa berdindu samar egonik, gustura ikustekoa izan zen. Telletxeak, denbora luze samarrean frontoitatik kanpo egon denak eskumuurreko lesio bategatik, Imazek baino gutxiago luzatzen bazuen ere pilota, ez zion ia bat bera ere utzi ama-ama Peru Labakari eta ez zuen honek errematerako aukera askorik izan. Imazek, aldiz, tarteka Enekoren eskura uzten zuen bakarren bat eta honek ez zuen ia behin ere barkatu. Erasun zizurkildarra eta Arteaga lasartearra, ama orendaindarra du, izango dituzte aurkari albizturtarrek uztailaren 18an.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!