Intxurreko pilotariak Udaberri Txapelketako lau finaletan

Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen Udaberri Sariko (4 t´erdian, buruz buru) lau finaletan izango dira Intxurreko pilotariak gaur eta bihar.

 

Ostiralean, Usurbil eta Legazpin

Ostiralean, Jon Luzuriaga (Ugane-Tolosa), jubeniletako bigarren mailako finala irabazteko lehiatuko da Aranberri usurbilarraren aurka. Partida hau, Usurbilen jokatuko da 18:30etan hasiko den ekitaldian.

Egun berean, Legazpin, 19:00etan dauka hitzordua Iker Arandiak. Liga fasean ez zuen lortu kadete mailako Gipuzkoa mailako lehian sartzea, eta Tolosaldea-Goerri eskualdeetako finala jokatuko du. Santxez Arebalo zumarragarra izango du aurkari.

 

Larunbatean, Alegiako Elorrin

Larunbatean, 18:00etan hasita,  Udaberri Sari honetako bi final nagusi jokatuko dira Alegiako Elorri frontoian, kadete eta jubenil mailan hurrenez hurren. Lehen partidan Enaitz Aizpitarte altzotarrak eta Orbegozo aiarrak kadete mailako finala jokatuko dute. Bigarrenean, Aratz Irazustabarrena alegiarrak Elola bidania-goiaztarrak jubeniletakoa. Finalak izanik, partidak estuak izango direla pentsatzen dugu. Kirioak ondoen menderatzen dituenak asko izango du bere alde.

 

Eta bukatzeko afaria Altzoko Elordin

Ohituera dugu Intxurrrekook ekainaren bukaera aldera pilotari, guraso eta arduradunak juntatu eta afaria egiteko. Larunbat hau da egun hautatua, eta Altzoko Elordin elkartuko gara 21:00ak aldera. Ea Udaberriko sariek laguntzen diguten berez on egiten diguna hobetzen.

 

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!