Alegiako festetako pilota txapelketako finalerdiak ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko ekainaren 25a

Joan den astean Iker Arandia-Oier Zubeldiak (Alegia-Amezketa) kadeteetan eta Arteaga-Erasunek nagusietan lortu zuten finalerako txartela. Ostiralean, 21:30etan Alegiako Elorri frontoian hasiko den jaialdian erabakiko dira aurkariak.

Intxurreko pelotariak, Arruti-Aizpitartek (Altzo-Asuna), Alberdi azpeitiarra eta Intxurreko Ander Zubeldiaren aurka ariko dira kadeteetan. Nagusietan, berriz, Eneko Labaka eta Telletxea albizturtarrak, Peru Labaka zizurkildarrra eta Imazen aurka aritu beharko dute. Ondo bidean, ezagututa partaideen maila, partida lehiatuak eta maila handikoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!