Arruti-Zubeldia Udaberri sariaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko martxoaren 25a

Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasiko den jaialdian, Yeray Arruti adunarrak eta Ander Zubeldia altzotarrak kadete lehen mailako Udaberri sariko finala jokatuko dute Alegiako Elorri frontoian.

 

Gipuzkokao Pilota Federazioak antolatzen du Udaberri saria. Hirugarren partida izango da Yeray eta Anderrek jokatuko dutena, eta Albisu-Miguez donostiarrak izango dituzte aurkari. Liga fasean elkarren aurka aritu behar izan zuten eta 22-19 galdu beharrean izan ziren gureak partida oso lehiatua jokatu eta gero. Bikote indartsua osatzen dute donostiarrek; Miguez atzelaria, pilotari on-ona da. Orduan bezala oraingoa ere estua izango delakoan gaude, baina itxaropentsu gauzka gure pilotarien joko aldiak. Ea partida ona ikusten dugun, eta onenek irabaz dezatela!

Aurretik, lehen partidan, kadete hirugarren mailakoen finala izango da eta, ondoren, kadete bigarren mailakoena. Esanda bezala, hirugarrena izango da Intxurrekoek jokatiuko dutena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!