Eñaut Larrea eta Amaiur Alberdik irabazi dute Udaberri saria

Eñaut Larrea ikaztegietarrak eta Amaiur Alberdi berrobiarrak ez dute hutsegin eta 22-9 irabazi dute Udaberri Sariko nagusien hirugarren mailako finala.

Julen Maia eta Jon Pagadizabal hondarribiarrek liga fasean irabazi egin zieten eta lezioa ondo ikasita sartu dira frontoira Eñaut eta Amaiur. Partidu borobila jokatu dute: serio, tantoak ondo landu eta aukerako pilotetan arriskatuz.  Hasiera hasieratik hartu die aurre eta partida osoan aurkariak baino gehiago izan dira.Intxurren pozik gaude Eñaut pilotari lotu zaiolako berriro, pilotari habila, bizkorra, argia eta gustagarria da; Amaiurrek, konfinatzakin ari denean, atzelari on-ona dela erakusten du. Haritz Zabala, Egoitz Gorostidi eta Iñaki Otegi entrenamendu lagunek ere merezi dute sariaren pusketatxo bat.  Zorionak guztoioi, baina noski, batik bat, bi irabazleei!

Aurretik, lehen partidan Yeray Arruti adunarrak eta Ander Zubeldia altzotarrak sekulako erakustaldia eman dute kadete lehen mailako semifinalean (Udaberri saria), eta 22-2 irabazi diete Julen Alberdi zizurkildarrari eta Inhar Oiartzabal urnietarrari (Gazteleku). Pilota biziegiak zirela, kexatu dira galtzaileak. Intxurrekoon ustez ez da horrelakorik izan; oso momentu onean dago gure bikoa, batik bat Yeray, eta diferentziak egiten ditu pilotari ematen dion abiadarekin. Ea finalean maila bera erakusten duten!

Bien tartean txapelketa bereko jubenil hirugarren mailako finala jokatu da: Mikel Aramendia eta Gorka Bolinaga oinatiarrek  22-19 irabazi diete Mikel Uriona eta Zorion Arrillaga eibartarrei partida borrokatuan.

Giro ederra eduki dugu Elorrin. Pilotariek beren jarraitzaileak ekarri dituzte, pankarta eta ikurrina, eta sekulako giroa jarri dute. Gustura egiten da lan honelakoetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!