Udaberri Txapelketako Finala Alegian

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre Pelota Elkartea 2015eko martxoaren 18a

Eñaut Larrea ikaztegietarrak eta Amaiur Alberdi berrobiarrak Udaberri Txapelketako finala jokatuko dute (Nagusiak, 3. maila) Maia-Pagadizabal hondarribiarren aurka, ostiralean, Alegiako Elorri frontoian. Aurretik jokatuko du Arruti-Zubeldia bikoak kadete mailako final-aurrea.

 

Arratsaldeko 19:00etan emango zaioi hasiera ekitaldiari. Lehen partidan,  txapelketa bereko Finalaurrekoa jokatuko dute Yeray Arruti (Aduna) eta Ander Zubeldiak (Altzo) kadete mailan. Aurkariak, Andoaingo Gazteleku elkarteko  Alberdi zizurkildarra eta Oiartzabal  izango dituzte aurkari. Partida berdindua aurreikusten da, baina badugu konfiantza gure pilotarien joko sasoian.

Bigarren partida izango da Eñaut Larrea eta Amaiur Alberdik jokatuko dutena. Liga fase luzean partida bakarra galdu dute, juxtu, ostiralean aurkari izango diutuzten aurkakoa. Eñaut joko aldi oso onean dago eta ez dago zalantzarik Amaiur gogor saiatuko dela aukerako pilotak izan ditzan aurrealdean.

Zorte onena guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!