Denboraldi amaierako afaria eta sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre K.K.E. 2024ko ekainaren 7a

Alegiako plazan elkartu dira Intxurre futbol klubeko kideak.

Ohiko moduan, Intxurre futbol klubak denboraldi amaierako afaria egin zuen herriko plazan. Sari banaketarekin agur esan zion denboraldiari, eta hurrengoari begira jarri dira. Klubetik azaldu dutenez, «datorren urteari begira gauzak nahiko lotuak ditugu. Taldeak osatuta, teknikariak ere bai eta gogoa borbor. Aldagelak berrituta eta harmaila berriekin indar berrituta hasteko asmoarekin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!