Intxurre taldekoak bikain Arsenal Torneoan

Erabiltzailearen aurpegia Intxurre K.K.E. 2017ko uztailaren 4a

Sei talde atera ditugu aurten Intxurre FTren izenean. Bi taldek hirugarren egin dute eta alebin mutilak lehen postua lortu dute. Eskertzekoa da Alex Goikoetxeak eta Imanol Irazustabarrenak egin duten lana. 

Bestalde, Intxurre F.T. taldeak 2017-2018 denboraldian jokatu nahi dutenentzat honako deialdi hauek egin ditu:

KADETEAK: uztailaren 6an, ostegunean, 18:00etan

JUBENILAK: uztailaren 6an, ostegunean, 18:30ean 

REGIONALAK: uztailaren 6an, ostegunean, 19:00etan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!