Mutilen taldeak
ERREGIONALAK. Preferenterako igoera fasea jokatu dute eta nahiz eta oso ondo eta ilusioz beterik hasi, gauzak okertuz joan ziren eta ez dute lortzerik izan. Taldeko jokalari saritua “Plaza” izan da.
JUBENILAK. Oso lan txukuna egin du Otañok zuzendutako taldeak, eta horren saria da Ohorezko jubenil mailara igotzea. Lehen aldia da Intxurreko jubenilak maila horretan arituko direna. Taldeko jokalari saritua Manex Karrera atezaina izan da, bera izan baita denboraldi osoan taldeko atezain bakarra.
OHOREZKO KADETEAK. Iazko denboraldian lortu zuten igoera eta oso maila gogorra da. Beste denboraldi batez mantentzea lortu dute, lehenengo itzulian egindako lan bikainari esker. Bigarren itzulian somatu dute mailaren gogortasuna. Taldeko jokalari saritua Igor Mendizabal izan da.
INFANTILAK. Denboraldi polita egin dute eta Gipuzkoako Kopa jokatzen aritu dira azkenaldian. Gaztetxo hauen zaletasuna eta gogoa ikusirik badu etorkizunik Intxurrek. Taldeko jokalari saritua Eneko Onsalo izan da.
Nesken taldeak
KADETEAK. Denboraldi bikaina egin dute. Lan izugarria egiten ari da beraien entrenatzaile den Inmaira Artieda, denboraldi honetan Ane Caveroren laguntzarekin. Bigarren aldiz jarrain Gipuzkoako Kopa irabazteko zorian egon dira azken partidura arte. Talde hau erreferentzia da beste neska gaztetxoentzat. Taldeko jokalari saritua Ane Arandia izan da.
INFANTILAK. Nahiz eta emaitzek ez dieten asko lagundu saiatu dira eta ilusioz jokatu dituzte partida guztiak. Taldea osorik mantendu da. Taldeko jokalari saritua: Alaitz Arin.
Zuzendaritza pozik
Beste jokalari saritu batzuen artean dira Imanol Irazustabarrena eta Beñat Hierro, urte osoan zehar talde desberdinetan aritu baitira lanean. Saritu guztiek Garaialde Iturgintzak oparitutako erloju bana jaso dute.
Orokorrean denboraldi polita izan da, inolako ezbeharrik gabe lesio aldetik eta hori oso garrantzitsua da ikusirik zer nolako futbol zelaia daukagun. Ea Udala noiz animatzen den futbol zelai berri bat egitea.
Bestalde, inguruko etxe komertzialei eskerrak eman nahi dizkie Intxurrek, emandako laguntzagatik. Era berean, dei berezi bat egiten zaie guraso eta herritarrei zuzendaritza lanetan laguntzeko, baita partidak ikustera joateko ere.