Bestalde, harrigarria egiten zait Tolosa bezalako herri batean eta XXI. mendean egonda, parkeak haur eta beraien familiartekoentzat egokituta ez egotea.
Herriko gune hauek aztertu ostean, behar bereziak dituztenentzat elementurik edo gailurik ez dagoela ikusteak zer pentsatua eman dit. Ez ahal gara denak pertsonak? Eta ez ahal dugu guztiok duintasun eta berdintasun bera merezi? Badakigu krisi garaia dela, diru laguntzak ez direla nahi bezain bestekoak …
Guztiok merezi dugu kalean, etxean edo non nahi lasai eta pozik jolastea, horregatik; gizartearen onurarako, denon lana da behar dutenei laguntzea eta erraztasunak jartzea.
Bestetik, askok pentsatuko duzue nik oraindaino bezala oso ondo daudela inguruko jolastokiak, baina jarri une batez gurpildun aulki batean dagoen haurraren lekuan edota oinez ondo ibiltzen ez den baten larruan.
Ez ahal da tristea dauzkagun aurrerapenak edukita, ume guzti horiek parkean lasai jolasteko aukerarik ez izatea?
Gauza horietan pentsatzen hastea zaila da inguruan ez badugu horrelako kasurik, baina bizia luzea edo motza izan liteke eta gaur edo bihar zuri ere toka dakizuke.
Amaitzeko, gure seme-alabak berdintasunean eta inklusibitatean hazteko nahiarekin, gustatuko litzaidake gogoeta honek Tolosa herriaz gain beste zenbait herri edo hirietan ere zer esana ematea eta segituan ez bada ere, hilabete gutxi barru, parkeetan behar bereziak dituzten haurrentzat egokitutako objekturen bat ikustea.
MAITANE ITURBE
HAUR HEZKUNTZA ZIKLOKO IKASLEA