Erakutsiz ikasi

Arimaren atlasa?

Erabiltzailearen aurpegia Inmakulada Ikastola 2017ko urt. 30a, 07:56

BRAIN proiektuak garuneko neurona guztien aldibereko funtzionamendua aztertu nahi du.

Guztia, Londres eta Birmingham-en artean dagoen herrixka batean hasi zen 2011ko irailean. Chicheley-n ospatzen ari zen kongresu batean Rafael Yuste (madrildar neurobiologoa) eta George Churchen arteko eztabaida batean. Yustek garuneko neurona guztien aktibitatea aldi berean ikusi nahiko lukeela esan zuen, beraien arteko pultsu elektrikoak atzemanez.

Yustek eta Churchek, beste neurobiologo eta bi fisikoekin batera txosten bat prestatu zuten proiektua gauzatzeko asmoz. Kaliforniako Kavli fundazioaren bitartez proiektua Etxe Zurira iritsi zen. Eta bertan Obama presidenteak bere egin zuen proiektua. Giza genoma edo internetekin alderatu izan du helburu berri hau. Milaka milioi dolarrez lagundutako proiektuaren aurkezpenean, honakoa esan zuen: «Oso urruneko izarrak aztertzeko gai gara, baita atomoa baino txikiagoak diren partikulak ere, baino oraindik ez dugu ulertzen belarri artean dugun kilo eta erdi eskaseko piezak nola funtzionatzen duen».

Etxe Zuriaren BRAIN proiektua, Obama administrazioak 2013ko apirilaren 2an abian jarritako proiektu publiko-pribatua da. Bere helburua garunaren portaeraren ulermen dinamikorako teknologi berrien garapen eta aplikazioan datza. Asmoa garunaren aktibitate guztiaren mapa osatzea da datorren 15 urteetan.

Hiru helburu nagusi ditu: garunak informazioa nola prozesatzen duen ezagutzea, zelulen funtzioa maila genetikoan ulertzea eta garuna osatzen duten zelula-mota guztiak identifikatzea eta sailkatzea.

Horretarako, proiektu buru Rafael Yuste madrildarra izendatu zuten. 1963an jaioa, medikuntza ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate autonomoan eta ondoren doktoregoa egitera joan zen Nueva York-era. Bere tesian, ehunka neurona taldeen aktibitatea hautemateko kaltzio irudiak nola erabili aztertu zuen.

Gaur egungo helburu nagusia, azterketa hiru dimentsiotan egitea da, deskarga elektrikoen tentsioa neurtu eta zelula gehiago aztertuz. «Gure helburua, neurozientziari, horren inguruan egin zuen pelikula osotasunean ikus ahal izateko baliabideak ematea da».

BRAIN-en azken helburua, garunaren jarduera mapeatzea da. Honek neuronen zirkuituen aktibitatea aldatzeko teknika berriak garatzera eramango gaitu eta bide batez buruko gaixotasunek sorturiko ondorioak zuzendu ahalko ditugu, besteak beste.

Gai izango al gara inoiz garunak bere osotasunean nola funtzionatzen duen ulertzeko? Neurobiologia bidegurutze batean aurkitzen da eta aurrera joan ahal izateko metodo berrien garapena behar-beharrezkoa du. Zientzialariak jada hasi dira bide horretan lehen pausoak ematen.

Proiektu zangar honen helburua argia da: garunaren sekretuak argira ekartzea. Ezagutzen ditugu irekiko dituen ateetako batzuk: buru gaixotasunen aurkako erreminta berriak oso baliagarriak izango dira, dudarik gabe. Baina giltza berri honek, beste hainbat ate ere ireki ditzake, nahita edo nahigabean. Ezagutza ez da ona, ez txarra. Ezagutzaren erabilera da kezkarazi behar gintuzkeena. Garuna xehetasun guztiekin kontrolatzera iristen garenean zer: norberaren borondatea kanpo estimuluek kontrolatzera iritsiko gara? Sentipenak (beldurra, maitasuna, mina) ezabatu daitezke? Zein ondorioekin? Adimen artifiziala, iristen bada, nork eta nola gestionatuko da?

Orain arte argi ilunean zeuden hainbat eta hainbat gauzek, erromantizismo eta misterio kutsua ematen zioten Lurra den harri pusketa honetan bizi garen animalioi. Zergatik geratzen garen suari begira edo itsasoa entzuten edo ilargiari so.

Eider Garcia eta Desiree Gonzalez, Farmazia 1. Mailako ikasleak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!