Erakutsiz ikasi

Gizarte zer…?

Erabiltzailearen aurpegia Inmakulada Ikastola 2016ko urr. 24a, 08:54

2. mailako Gizarteratzeko ikasleak

Komunikatzeko gaitasuna daukat.
Asertiboa naiz.
Enpatikoa naiz.
Entzute aktiboa oso landua dut.
Nire erabiltzaileen beharrak aurreikusi eta artatzeko gaitasuna daukat.
Sormenez beterik nago.
Iniziatibak mugitzen nau.
Hala ere, gaitasun guzti
horiek ez dira nahikoak
lan munduan txertatzeko.

Hezkuntza arloan
lan egin dezaket.
Mendekotasuna duten
pertsonekin lan egin dezaket.
Ezintasun fisiko eta mentala
duten pertsonekin
lan egin dezaket.
Etxerik gabeko pertsonekin
lan egin dezaket.
Etorkinekin lan egin dezaket.
Txertatzaile lana egin dezaket.
Prebentzio lana egin dezaket.
Hala ere, lan esparru guzti
hauek ez dira nahikoak
gure profilak lan hitzarmen
bat izateko.

Irakasleekin,
psikologoekin,
psikopedagogoekin,
pedagogoekin,
gizarte langileekin,
hezitzaileekin,
medikuekin,
erizainekin… batera
lan egin dezaket.
Hala ere, lankide guzti hauek
ez dira nahikoak jendarteak
gu aintzat hartzeko.

Goi Mailako Gizarte Integratzaile teknikaria naiz.

Hau da nire errealitatea.

Gure lanpostua beste edozein bezain duina, errespetagarria eta beharrezkoa da. Jendarteak gure lana zein den ezagutu eta onartu beharra dauka. Maiz, gure zerbitzuak boluntarioki egitea eskatzen zaigu. Eskatuko al zeniokete arkitekto bati erosketak egiten dituzun supermerkatua dohainik eraiki dezan? Orduan, zergatik eskatzen diguzue pertsonekin dohain lan egiteko?

Gaur egun, ez daukagu lan hitzarmenik. Lan batean sartzerakoan, gure profila ez da kontuan hartzen. Hala ere, gure zerbitzuak geroz eta gehiago eskatzen ditu gizarteak. Itzalpean egiten dugu lan.

Hemen gaude, gizarteratze teknikariak gara.
Gure lanak balio du, baloratu.

2. mailako Gizarteratzeko ikasleak.

 

Buru gaixotasunen bukaera, gertu al dago?

2016ko irailean Donostian ospatu den Passion for knowledg-en Rafael Yustek berak azaldu zuen bezala jakin ahal izan dugu, neurobiologo hau, Obamarekin elkartu dela Brain proiektuari buruz hitz egiteko. Teknologia berriei esker, 2028an espero da buru gaixotasunak sendatzeko gai izatea.

Rafael Yuste neurobiologoa munduko zientzialari handienetako bat da, eta bere ideiek Obamaren administrazioa liluratu dute, Brain jardueran parte hartzeraino. Yustek giza garuna mapeatzeko eta honen sekretu guztiak aztertzeko prestatu duen proiektua da.

Brain BAM-a proiektutik jaio zen. 2011ko irailean agertu zen ekimen honen helburua nerbio-sistemako neurona guztien jarduera, batera neurtzea zen; eta lortu dute. Hydra baten neurona guztien jarduera neurtu dute, existitzen den nerbio-sistema jatorrizkoena. «Hamarkada batean hori ugaztun baten burmuin azalean egiteko gai izango gara, baina zatika», baieztatzen du Yustek.

Brainek kulturan aldaketa bat eragingo du, baita gizartearen historian ere, garuna ulertzeagatik. Hau lortzean gizartea bera ulertuko da, humanismo berria izango da. Honen emaitzak, Giza Genomarenak bezalakoak edo handiagoak izatea espero da, eta denboraldi txikiagoan.

Iturria ezagutzen dugu baina ez informazioa, mila zientzialari elkarlanean ari dira, hizkuntza ezezagun bat da deszifratu nahi dutena, kode hau ulertzeko, dagoen konexioa aztertzen da. Zientzia hesi berri batera iristen ari da, eta horrela gure kontzientzia ezagutzera heldu ahal izango gara.

Orain arte, informazioa banaka erregistratzen zen eta ondoren konparatu, baina baterako jarduera da, ezin da banaka ebatzi, baizik eta enigma ebazteko, deszifratu eta informazioa kontrastatu behar da.

Tekniken oinarriak jartzeko momentua da, hau behin eginda, posible izango da burmuin azalean sartzea zati kaltetua konpontzeko. Ezezagunak ikaratzen gaitu, burmuin azala atalik handiena baita, memoria mota asko hor daude, baina aurrera ateratzeko erremintak ditugu. Helburua buruaren funtzionamendua ulertzea eta gaixoei laguntzeko aukera izatea da.

Maite Agirre eta Mireia Iturain, Farmazia ikasleak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!