Bizi mugituz eta elikatuz!

Erabiltzailearen aurpegia Inmakulada Ikastola 2014ko maiatzaren 7a

Ostiral honetarako, maiatzak 9, 'Egun osasuntsua' lelopean hainbat ekitaldi antolatu ditugu Tolosako Inmakulada ikastolan, gure bizi-ohiturek gure osasunean duten garrantziaz jabetzeko helburuarekin.

Bi bizi-ohituratan jarriko dugu bereziki arreta: elikadura eta ariketa fisikoa. Izan ere, batetik, azken urteetan elikadurarekin zerikusia duten osasun arazoak ugaritzen ari dira gizartean eta, bestetik, ariketa fisikoaren onurak ahaztu egiten zaizkigu askotan.


Hori horrela, maiatzaren 9an 08:00etan Josu Martinez mediku dietalariaren hitzaldia izango dugu. Bertan, eguna ondo hasteko gosarian hartu beharreko jaki egokiak zein diren azalduko digu eta, ondoren, inori zalantzarik gera ez dakion, denok elkarrekin gosalduko dugu.


Gosariaren digestioa egin ondoren, gorputza mugitzeko aukera izango dugu 12:30ean hasiko den aerobik, zumba eta sabel-dantza saioan. 3 ikasleren esanetara, hezurrak eta giharrak dantzan jarriko ditugu.


Beraz, badakizu. Zatoz gurekin gosaltzera eta kirol pixka bat egitera!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!