Harmailetatik: Itzaleko lana (Iñigo Irurzun)

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Irurzun 2014ko urriaren 29a

EBAko lehen norgehiagoka iritsi zen, behingoz, Tolosara. Kiroldegiak itxura ezinhobea zuen; zaleak taldea laguntzeko prest, jokalariak gogotsu… Aurreko jardunaldiko emaitzak piztu zuen ilusioa nabaria zen.

Aurkari zaila zela bagenekien. Nahiz eta markagailuak kontrakoa esan, Taketarrek lan bikaina burutu zuten, askotan aurkarien gainetik ibilita, lan askorekin gauza politak lortu daitezkeela guztiz sinetsita.

Aurtengoa urte askotan egindako lanaren ondorioa da. Lehenengo taldeko entrenatzaile eta jokalariez gain, harmailetan daudenen indar, gogo eta ilusioak egin du posible Tolosak saskibaloian merezi duen lekua izatea. Askotan itzalean egiten den lana da hori, baina pertsona horiei esker ez balitz, askok ez genukeen saskibaloia ezagutu eta gozatzeko aukera izango.

Horregatik, eskerrik asko harrobia lantzen ari diren entrenatzaileei, laguntzeko prest izan diren jokalariei, material arduradunei, kirol batzordeko arduradunei eta, oro har, TAKEri lotuta dauen pertsona guztiei (guraso, zaletu…), eurek egiten baitute kirol hau horren erakargarri. 1,2,3… TAKE!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!