BALERDIPETIK

Liztor beltza

Erleak, polinizazioa… Behin eta berriz aipatuko dugu zein garrantzitsua den erlearen lana, landareen ernalketa. Lan horretan eragozten duena gizakia da; gizakiak jartzen ditu zailtasunak eta gizakiak akabatzen du erlea. Erlearen lana zuzenki ikusten ez dugun bezala, sortzen ditugu baita ere zuzenki ikusten ez ditugun kalteak.

Liztor beltza (Vespa velutina nigritorax) ez zen kasualitatez etorri, ez da gai Asia iparraldetik Frantziara hegan joateko, gizakiak ekarri zuen 2004. urtean. Egungo materialen esportazioak ez ditu produktuak bakarrik esportatzen, tartean nazioartetik ekarri nahi ez diren espezie inbaditzaileak ere esportatzen ditugu. Horrela iritsi zen liztor beltza Frantziara egurrez kargatuta zetorren itsasontzi batean…

Gaur egun liztor beltza erlearen etsairik handienetakoa da. Liztorrak oso hazkunde azkarra du, urtean 200-400 erregina berri ateratzera iritsi baitaitezke. Liztorrak bi api desberdinetan egiten du bizitza; udaberri hasieran, hazkunderako erabiltzen dituzten api txikietan; eta ondoren, bigarren apia deitzen zaionetan. Azkenengo hau izaten da api nagusia.

Liztorraren elikagaietako bat da erlea, horregatik esaten da liztorra erlearen etsaia dela. Liztor batek egunean hiruzpalau erle akabatzen ditu elikatzeko; hau da, 200 liztorreko api batek 4.000 erletik gora akabatzen ditu astean. Liztorrak erleak ehizatzeko erlauntzen aurrean kokatzen dira hegan, eta erlea erlauntzetik atera arte itxaroten dute. Honela, erlea erlauntzetik atera bezain laister harrapatzen dute liztorrek.

Erle batek egunean mila lore inguru ernaltzen ditu, beraz atera kontuak liztorraren ondorioz zenbat lore geratzen diren ernaldu gabe.

 

Erle batek egunean mila lore inguru ernaltzen ditu, beraz atera kontuak liztorraren ondorioz zenbat lore geratzen diren ernaldu gabe.



Tranpen bidez saia gintezke liztorraren hazkundeak gorantz jarrai ez dezan, tranpek erregina kopurua jaisten dutelako eta horrek inguruan apiak gutxiagotu. Hau ez da erleen eta erlezainen arazoa soilik, arazoa denona da.

Liztorra ekarri genuen baina ezin dugu berriz bere lurraldera bueltan bidali, eta liztorrak erleak harrapatuz jarraituko du erlerik gabe geratu arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!