BALERDIPETIK

Erretxinak

Erretxindurik ez nabilen arren badut erretxin gustu bat, erretxin konpletoa, goitik beherakoa...

Erlauntza guztiak erretxindurik izaten dira gure erlategian, laukiak itsatsita, ezin askatu, marroiak eta likatsuak.

Propolia da erretxin hori, gure gorputzari horrenbeste lagundu diezaioken produktua.

Propolia landareen hostoetatik ateratako erretxina da, erleak beren erlauntza isolatzeko erabiltzen dute, erreginak errundako arrautzak abarasketan desinfektaturik egoteko, erlauntzak jasan ditzakeen bibrazioak gutxitzeko edo txirrisketatik hotz edo haizerik ez sartzeko.

Gure kasuan bestelako erabilpen bat du, eta normalean osasunarekin lotzen dugu. Parranda osteko toxinak isurtzen laguntzen du, eztarriko minarentzat ere lagungarria da eta baita ezpain urratu edo pupentzako.

Onura asko dituen produktua da baina zu sendatze ez bazaitu ez da erleen edo erlezainaren errua.

Erlezainok beti diogu lagungarria dela, lagundu dezakeela baina milagrorik ez eskatu.

Kontsumitzeko modu aproposena estraktu moduan dela diote, tantak urarekin baraurik edanez.

Badakigu ez dela eztia bezain gustagarria baina eztia bezain lagungarria denez barrura, hobe eztarria erretxindurik bukatzea eztarriko minez baino!

 

GOMENDIOAK

  • GAIXOTASUNAK AURREIKUSTEKO
    • Haurrak. 5 goizean eta 5 gauean.
    • Helduak. 10 goizean eta 10 gauean.
  • GAITZARI AURRE EGITEKO
    • Haurrak. 8 goizean eta 8 gauean.
    • Helduak. 20 goizean eta 20 gauean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!