BALERDIPETIK

Zergatik ez duzue ezti gehiago egiten?

Garaian garaikoa kontsumitzea gustatzen zaigu gehienoi, bertakoa bezalakorik ez dagoelako noski.

Garaiko elikagaiak garaitik kanpo ere aurkitzen ditugu gaur egun, superrak urte guztian produktuz beteak daude. Ohituta gaude neguan tomateak jaten, marrubiak urte guztian…

Gure amonei 15 urte zituztenean galdetu izan bagenie, ez zuten horrelakorik pentsatuko baina jada beraiek ere ohitu dira urte guztian garai guztietako elikagaiak izaten.

Eta bertako lehen sektoreari elikagaiak bukatzen al zaizkie?

Lehen sektoreko ekoizle txikiek ez dute urte guztian produktu bera izaten, larunbatero azokan produktuak aldatzen doaz. Sekreturik gabe, baratzetik azokara, erlauntzetik azokara.

Aurreko astean puntu-puntuan jandako aza janik dago eta ez dago lehen erosi genuen hura… Udaberrian atera genuen akazi ezti argia bukatu zen abuzturako eta mila lorea abendurako.

Zenbatek esan izan digute ea zergatik ez dugun ezti gehiago ateratzen? Ondoko postukoei ea zergatik ez dauzkaten aurreko astean saltzen zeuzkan onddo freskoak?

Produktuak baloratzen ikasi behar dugu, garaian garaikoa ez dela beti egongo, garaian baizik.

Garaian garaikoa jatearen balorea produktuak duela esango genuke, ekoizleak erabakiko du zer saldu nahi duen, produktua edo produkzioa.

 

Garaian garaikoa jatearen balorea produktuak duela esango genuke, ekoizleak erabakiko du zer saldu nahi duen, produktua edo produkzioa.



Erosleak produktua baloratzen badu, ekoizleak ere mimoz egingo ditu bere lanak, mimoz zaindu ganadua, baratzea edo erleak. Horrela produktua garaikoa eta dagoena izango da, ez da gehiago izango, hauxe da dagoena.

Erosleak gehiago eta gehiago nahi duenean, berdin dionean zer garai den, produktuak bere balioa galtzen du. Ekoizleak ere beste ekoizpen mota bat izango du, lurraren egoerak ez dio kezkatuko, ezta ganaduarenak ere, eta ez zaio axola erleak zenbat ezti behar duen urtea ongi pasatzeko. Ahalik eta gehien esplotatuko du bere ekoizpena eta horretarako ahal duen guztia egingo du.

Norberak ikusi behar zer nahi duen, aukera biak izaten dira larunbatero.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!