Batetik, larunbat goizean pilota eskolako haurren txapelketako finalak jokatuko dira.
Goizeko 10:30etan hasita, 1. mailako aurrebenjaminak kantxaratuko dira, batetik Zufiria-Oñate eta bestetik Sarasola II-Jauregi. Jarraian, 2. urteko aurrebenjaminek jokatuko dute, Barbero-Pazosek Aperribai-Urdangarinen aurka. 3. partidan benjamin mailako Dominguez-Sanz bikoteak Vitoria-Iraolaren aurka jokatuko dute eta azkenik alebin mailan Jauregi-Olatz Aizpuru bikoteak Aranburu eta Lertxundiren aurka jokatuko dute.
PIlota eskolako haurrek, 69. urteurrena zela eta marrazki lehiaketa batetan parte hartu dute eta pilota eskolako maskota marraztu behar zuten. Marrazki horretako irabazlea Ioritz Martin suertatu da eta bere marrazkia aurten, izen emate berri guztietan agertuko da eta baita haurrei egunean bertan emango zaien oroigarrietan ere. Beste marrazki partehartzaile guztiak ere frontoian zintzilikatuak egongo dira, erakusketa ederra osatuz.
Arratsaldean urtero antolatzen den pilota jaialdi bikaina izango da. Urtero berrikuntza edo zerbait erakargarria antolatu nahi izaten dute Pilota Elkarteko Kideek.
Aurten, Elite Mailako Pala motzeko partid bat izango da batetik eta bestetik DV Bancoa Credit Agricole torneoko promesa mailako finalaren errebantxa izango da.
Palaz, Laskoiti-Irigoyen bikoteak Salinas-Esnaolaren aurka jokatko dute. Lakoitik, trinketean (larruzko paletaz) zein ezker paretako (pala motzez) munduko kopatan zilarrezko dominak lortuak ditu eta 2014ko munduko txapelketan 3. egartua da. Irigoyen, eskuz munduko kopan txapeldunorde izan ostean, egungo Gipuzkoako txapelduna pala motzez eta Gipuzkoako selekzioan aurten jotua. Salinas, 22 urtez azpitiko munduko txapeldun izan zen 2004an, larruzko paletaz eta Esnaola azken urteetako nafarroako txapelketatan pala motzez aurrean dabilena da.
Jarraian, egun ikusi daitekeen gazteen mailako partidarik onenetakoa izango da. Batetik Laso Huartearra eta Erasun Zizurkildarra arituko dira eta bestetik Errandonea Beratarra eta Urizar Markinarra.
Final hartan Laso eta Erasun izan ziren irabazleak. Momentu honetan etorkizun handienetakoa duten pilotariak dira.
Sarrera doan izango da eta izugarrizko bi saski zozketatuko dira.