Noiz eta zein kiroletan ikusi da, finalerdiak jokatuko ez eta finala jokatuko duen kirolaririk? Inoiz ez da halakorik gertatu. Hau dagoeneko ez da pilota. Sinesgarritasun osoa galdu da. Asteburu berean pilotari berak bi bikote ezberdinekin jokatu zuenean hasi zen zirkua.
Eta igandeko tantarekin gainezka egin du presak. Horrela jarraituta pilota profesionalarenak egin du. Eta ondorioz, pilotaren inguruko guztiok ere sinesgarritasunik ez dugu izango. Azkenean, pilotaren oinarria lantzen eta afizionatu mundua indartzen jarraitu beharko dugu gurea den hau zaindu eta sustatuz, bitartean, beste batzuk beraien poltsikoak betetzeko oinarriko lan guztia zikintzen duten arren. Izan ere, pilota gurea den kirolaz haratago doan zerbait da.