Amezketa Kantarik eta EH BILDUk elkarrekin eman diote amaiera kanpainari

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola Arretxe, 'felix' 2019ko maiatzaren 25a

Arkaizpe, Beartzana eta Ametzan barrena ibili dira ostiral iluntzeko giroa, kantuz alaitzen

Amezketa Kantarik kantu biraren bidez eman nahi izan dizkio eskerrak EH BILDUk gobernatu duen Udal taldeari. 2017an sortu zen kantu proiektua eta herriko beste hainbat proiektu kulturalekin egin bezala, Udal taldeak babestua sentitu da Amezketa Kantari. Beharrezkoa guztian lagundu du Udalak kantu taldea. Esaterako iazko udazkeneko kantu-liburuxken argitalpenean. 

Hori horrela izanik, maiatzeko kantu saioa kanpainako azken egunarekin lotzea erabaki zen eta eskerrak eta babesa ematea udalean aurkeztu den proiektu berriari, lehengoak Amezketa Kantariri eman dion gisa berberaz.

Ekainean emango dio ikasturteari amaiera Amezketa Kantarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!