PRH: pertsonalitatea eta giza-harremanak

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'felix' 2018ko urr. 21a, 20:57

Izenburuaren izen bereko ikastaro bat egiten ari naiz. Nire bizitzarekin zer egin nahi dudan aztertzeko ikastaroa da. Ez dut ikastaroa zer den esplikatu nahi, zein erabaki hartu ditudan baizik.

Energia handiko pertsona naiz, baina nire esku ez dauden gauzak ere niregain hartzen ditut. Horrek antsietatea sortzen dit, egin nahi ditudan guztiak egitera iristen ez naizelako.

Antsietate horren ondorioz, neure buruari onartzen diodana baino gehiago erretzen ari naiz azken aldian, eta desorekatuta jaten eta edaten. Horrek nire energia gaizki kanalizatzera narama, ez aprobetxatzera. Horregatik, beharrezkoa dudana baino kirol gutxiago egiten dut eta ez naiz ongi sentitzen ez fisikoki ez eta animikoki ere.

Nire bizitza ordenatu beharra daukat. Gauza bakoitzari behar dudan denbora eskaini behar diot, batez ere: kirolari eta ordenari. Ordena bi zentzutan: denbora ordenatua eta inguru ordenatua osatu.

Neure buruari gehiago begiratzen hasteko garaia da, nire esku ez dauden gauzez gutxiago kezkatzeko garaia eta besteekiko harremanetan menpeko izatetik asertiboago izatera pasatzeko garaia. Besteari min ematen badio ere, nire erosotasuna topatu beharra daukat ditudan harreman guztietan.

Asko balio izan dit eta datorren asteburuan, beste hamalau orduz nire barruan sartuko naiz.

Idatzi dudanarekin identifikatuta sentitu bazara eta PRHz gehiago jakin nahi baduzu, deitu ATARIA-ra eta nire kontaktua pasatzeko eskatu. Gustu handiz kontatuko dizut nik jasotakoa eta baliagarria izango zaizula uste baduzu, badakizu, zuk ere aukera duzunean, egizu ikastaroa.

Hartu barrua entzuteko tartea eta hautatu zure zoriontasunaren bidea.

Muxu ta estutu mordoa denoi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!