Sufrimenduari deika

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola Arretxe, 'felix' 2017ko maiatzaren 7a

Gizarte konpromisoa sarritan enfrentamenduarekin eta gorrotoarekin lotu izan da. Baina nik, maitasunetik sortzen den gizarte konpromisoan sinesten dut.

Baina, bi zalantza sortu izan zaizkit gaiaren inguruan: bat, ea non dagoen gizarte konpromisoaren muga; eta bi, ea gizarte konpromisoak zenbat duen egiatik eta zenbat duen egotik?

Arantzazun Unai Oinaederrari duela gutxi entzun nion berak espiritualtasuna hiru fasetan bereizten duela:

1) Espiritualtasuna begi itxiekin: otoitz egitean, begiak itxita guztiak maite baditugu ere, begiak irekitzean jende asko gorrotatzen dugu. Beraz, gauza bat da bizitza espirituala eta bestea bizitza praktikoa.

2) Espiritualtasuna begi irekiekin, baina goitik (indibidualismo heroikoa ere deitua): gure bizitza guztiz sakrifikatzea da, ditugun idealak lortzeko. Jarrera honek asko du egotik: «Begira zeinen koherentea naizen». Baina, mundua ezin dugu guk bakarrik aldatu eta sakrifizio hori denborarekin gure kontrara etortzen da. Frakasatu egiten dugu jarrera horrekin. Eta frakaso horretan, umiltasun horretan, makurtuta eta hondoratuta gaudenean dator hirugarren fasea.

3) Espiritualtasuna begi irekiekin, baina behetik: mundua ez dago gure esku, baizik eta guk ulertzen ez dugun norbaiten esku eta hor makurtzen gara. Eta hor, makurtuta, barkamena eskatu eta ikusten duzu bizitza zuk bakarrik ezin duzula aldatu eta ahal den bat egin beharra dagoela eta norbere egotik askatze bat dago.

Ni oraindik bigarrenean nago, zoritxarrez. Eta zalantzak ditut: non dago nire muga? Egiten dudanak zenbat du egiatik? Eta zenbat egotik? Noiz amilduko naiz? Iritsiko da eguna. Ea ahalik eta azkarren den!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!