Atsegin dut pornoa

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'felix' 2016ko eka. 26a, 15:00

Gaua da. Eguneko zeregin guztiak amaitu ostean ordenagailu aurrean jarri naiz gaur ere. Orain ere pornoa kontsumitzera noa. Emakumearen kilo bikoitza duen gizona ikusten dut emakumea besoetan duela. Eztarri barneraino sartzen dio buruz behera dagoen emakumeari. Listua botatzen dio aurpegira eta plast! Gizonaren semena bere ahoan ikustearekin bat amaitzen da bideoa.

Zer pentsa utzi nau. Nik inoiz izan al dut horrelako esperientziarik? Ez. Ze gizon klase naiz ni emakumeari listurik botatzen ez diona? Ze gizon klase naiz ni emakumeari sarketa hutsarekin plazerik ematen ez diona? Ze gizon klase naiz ni emakumea menpeko izan nahi ez duena? Gizona al naiz? Porno mota honek erreprimitu egiten nau.

Berriz jarri dut pornoa. Oraingoan nahita hitz egokiak jartzen saiatu naiz bilatzailean. Oraingoan emakumea ez da menpekoa, agintea duena baizik. Baina, hau ere ez dut ba gustuko!

Ni hauskorra naiz. Ahula. Ez dut inoren gainetik egon nahi, ez eta azpitik ere. Nire feminitatetik emakumeak gizon baino, gizonak emakumeago izatearekin amesten dut.

Pornoa atsegin dut. Baina ez zenbakiak garrantzitsu diren pornoa. Ez gizon agintaria agertzen den pornoa. Ez dut gizonentzako egindako pornoa atsegin. Atsegin dut porno sanoa, nire eguneroko sexu-harremanak islatzen dituena. Benetan identifikatua sentitzen naizena.

Gipuzkoa Zutiken bideo bat jarri berri dut orain. Donostiako Gipuzkoa plazan Ertzaintzaren oldarraldiari jendeak dantzan eta eserialdiarekin erantzun dio, bortizkeriarik erabili gabe.

Beraz, indarra erabili gabe gauzak lortu daitezke. Ez naiz hori pentsatzen duen bakarra. Identifikatua sentitu naiz. Heldu naiz orgasmora. Lasai noa ohera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!