Ni banaiz nor (III): Laguntza eskatzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'felix' 2016ko api. 10a, 20:30

Bazen behin dohain berezia zuen neskatxa bat: berarekin hitz egiten zuten pertsona guztiak gauetik goizera jakintsuago bilakatzen ziren.

Neskatxaren dohainak segituan zabaltzen hasi ziren ahoz aho, eta denbora gutxian jende andana inguratzen zitzaion. Neskatxak ez zuen ezer eskatzen ordainetan.

Egun bat etxe batean, hiru egun bestean, otordu bat borrokaldia zuen gizon gazte lerdenarekin, astebete gaixoarekin… arropa batzuekin sartzen zen etxera eta beste batzuekin ateratzen zen. Berak ikusten zuen noiz alde egin etxe bakoitzetik.

Jendearen lausenguak eta hitz onak besterik ez zituen entzuten. Une horietan basora joaten zen egun batzuk pasatzera, eta bertan, pentsakor igarotzen zituen egunak, baita sarri negarrez ere.

Behin, zuhaitz ipurdian negarrez zegoela, haur txiki batek esan zion ea zergatik egiten zuen negar, behar zuen guztia zuela eta. Neskatxak honela erantzun zion:

«Eskatzeko lotsarik ez dudalako daukat nahi dudan guztia. Nik jendeari laguntzen diot, baina beraiek ere laguntzen naute. Ni bakarrik ez naiz ezer». Ikusten nauzu: zuhaitz-ipurdian negarrez dagoen neskatxa bat besterik ez naiz. Horregatik, ez daukat jendeak eskaintzen didana onartu beste erremediorik, eta hori onartzean gustuz onartzen ditut jendearen eskaintzak».

Zergatik ez ditugu eskaintzak onartzen? Zergatik ez dugu laguntza eskatzen? Zergatik sentitzen gara gaizki opari bat jasotzean? Umilagoak izaten ikasi behar dugu. Gauzak ezin ditugu bakarrik (bakarka) egin. Besteen beharra daukagu. Ni ez naiz inor. Zu ez zara ezer. Beraz, onartu inongo ardurarik gabe besteek emandakoa. Lasai onartu laguntza eskatu behar duzula.

Nik laguntza eskatzen ikasi beharra daukat. Eta zuk?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!