Ni banaiz nor (I). Erabilgarri sentitzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'felix' 2015ko abe. 6a, 15:35

Gizakiak erabilgarri (útil) sentitu behar du. Ez dago ez-erabilgarri (inútil) sentitzea baino sentsazio okerragorik. Guztiok dugu munduari, baina batez ere norbere buruari, erakusteko beharra, gai garela gauzak egiteko.

Urte gutxi batzuk baino ez dituen haurrak bakarrik janzteko gai dela erakutsi behar izaten du; nerabeak gurasoen laguntzarik gabe ibiltzen badakiela; guraso izan berriak haurra zaintzeko gai dela; eta 80 urtekoak berriz, bakarrik gauzak egiteko gai dela.

Baina, erabilgarria sentitzea, ez da gauzak egiteko gai izate hutsa. Erabilgarri, besterentzako baikara. Erabilgarri sentitzeko, zerbait egiteko gai izateaz gain, zerbait horrek baliagarria izan behar du (besterentzat normalean).

Bikotekideak utzi duena ez-baliagarri sentitzen da; haurtxoa koskortu zaiona; eta baita erretiroa hartu duena ere, akaso. Erabilgarri izateak besteren errekonozimendua jasotzearekin baitu zerikusia.

Besteak zerbait egiteko gure beharrik ez duela entzuteak min ematen digu. Beldurrik handienak bereganatzen gaitu, BAKARDADEAREN BELDURRAK; eta honakoa pentsatzen du gure inkontzienteak: «Baldin eta maite dudan horrentzat orain arte erabilgarri nintzen horretan ez banaiz jada erabilgarri, apurka ihes egingo ote dit? Bakarrik geratuko ote naiz? Nitaz ahaztuko ote da?». Berari laguntzea ez dugu sarri beragatik egiten, guregatik baizik, bakarrik ez sentitzeagatik.

Baina, lasai, gauzak berak bakarrik egiten dituela uste duen horrek, gaur ez bada bihar, honetan ez bada hartan, baina, ZURE BEHARRA izango du-eta, BETI!!!

Besarkada eta estutu mordoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!