Zorionak, felix!

Urtebetetze eguna. Txikitan hain desiratua izaten zena, eta egun, nire kasuan behintzat, beste egun bat gehiago besterik ez dena. Egia esan gaur egunean gehiengoak daukan zoriontzeko manera ez dut gustuko. Whatsapp edo Facebook bidez «zorionak!!!» xume bat idazteak daukan zentzua ez du nire arrazoimenak bereganatzen.

Nik apenas zoriontzen dut jendea. Sarri, egun batzuk beranduago eta dena zoriontzen ditut. Baina, zoriontzen dudana, benetan zoriontzen dut. Mugikorrean «Zorionak!!!» dioten 200 mezu izateak ez nau pozten. Are gehiago, gogaitu ere egiten nau, kalean «kaixo!» esateko ere ahalmenik ez duenak gailuren baten bidez zoriontzen banau. Zorion emateak benetakoa izan behar du edo ez da zorion mezua!!!; eta nire ustez, azken aldian, faltsukeria gehiegi dago.

Zorion ematea aitzakia da niretzat. Aspalditik kuku egin nahi diodan bati azkenean hitza zuzentzeko aitzakia da urtebetetze eguna. Zorionak esan eta elkarren gaurkotasunaren berri izatea. Edo, benetan maite ditudan lagunekin otordu ederra egiteko aitzakia, baina beti, maitasunetik eginda.

Eta, atzo nire urtebetetze eguna izaki, zoritxarrez, jaso nituen 200 mezuetatik gehiengo zabal bat bost hitz baino gutxiagokoa izan zen. Egiazki eta bihotz-bihotzetik zenbaten zoriondu ote ninduten? Hori eurek soilik dakite!

Baina, nik ez dakidanez zoriondu nindutenetatik egiazki zeinek zoriondu nauen bihotzez eta zeinek ez, nik zorion agur errealei, faltsuei eta zoriondu ez nautenei ere kalean aurpegira begiratzen jarraituko diet eta nahi badute, irribarrez eta beso zabalik egin diet diosale.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!