Zoriontasuna (I): norberaren kolorea

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola Arretxe, 'felix' 2015eko martxoaren 29a

aikortasuna ez datza daukazunean. Ezkortasuna ez datza ez-daukazunean. Gizakiaren zoriontasunean ez daukate zerikusirik norberaren lorpenek eta desgraziek.

Bi gauza ezberdin dira poz/triste aurkakotasuna eta zoriontasuna. Lehena, hau da, momentu jakin batean, kanpotik datorren zerbait da, iragankorra. Aldiz, zoriontasuna zure benetako egoera da, barnekoa eta egonkorra. Nolabait esatearren, poza eta tristura kolorearen argitasuna edo iluntasuna litzateke; aldiz, zoriontasuna gure kolorea da. Bakoitzak bere berezko kolorea du eta bizitzak kolore horri argitasuna ala iluntasuna ematen dio. Halere, baliteke kolore argi bat iluntasunean galtzea; edo alderantziz, iluna argiak argitzea ere.

Baina, norberaren kolorea ez da soilik biologikoa, kulturala ere bada. Kulturak esaten digu nola bizi, nora begiratu eta zer desiratu. Max Weber-ek Etika Protestantea eta Kapitalismoaren arima liburuan dio sistema kapitalistak ez duela oraingo zoriontasuna bilatzen, etorkizunekoa baizik. Dirua izan, zeruko atea zabaltzeko. Denborarekin kapitalismoaren kontzeptuak aldatzen joan dira, gaur egunean ez dugu dirua nahi zeruko ateak irekitzeko; baina, finean gauzek berdin jarraitzen dute: oraingo zure lana dirua egitea da, gero izango duzu gastatzeko aukera.

Beraz, gaur egungo gure gizarteak etorkizunean dauka helburua eta ez orainean. Aldiz, iraganean, kapitalismoaren aurreko garaietan, oraina zen garrantzitsua. Pobrezia handiagoz bizi ziren, negua hala moduz pasako zuten, baina oraina baloratzen zuten.

Datorren zutabean jarraituko dut gai honekin, ipuintxo bat eta guzti ekarriko dizuet: 99 efektua. Bitartean goza ezazue zuen koloreaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!