Hitzen hitz-keriaz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola Arretxe, 'felix' 2014ko azaroaren 30a

Gehienok ezagutzen ditugu esaldi borobilak. Gehienok entzun eta ikasi ditugu Borges, Sokrates, Einstein, Shakespeare edo besteren baten hitzak. Baina, zertarako balio du esaldi horiek ikasteak, loroak bezala errepikatzeko besterik ez badira?

Hitz horiek adimenean geratzen zaizkigu, ditugu benetan barneratzen. Hitzak azalean geratzen dira. Benito Lertxundiren kantuak zioen bezala: “itzak, itzak dira, aizeak parrez darazkiñak”.

Eta horixe gertatzen zaigu, hitzak buruan geratzen direla, hitzaren zentzurik benetakoenera ez garela heltzen. Zeren, hitzaren benetako zentzua bihotzean dago eta ez garunean. Gizakiaren lau motorretatik bakarra da garuna, baina gaur egunean besterik ez darabilkigu. Eta horrela nola iritsiko gara ba benetako aurrerabide horretara? Adimena soilik darabilen gizarteari onbera izatea eskatzea, hanka bakarraren gainean dabilen txakurrari Txindokira igotzea eskatzea bezala da.

Hitzak bihotzera heldu behar du. Horretarako gure burua entzuten ikasi behar dugu, baina mundu honetan zarata gehiegi dago gure burua entzun ahal izateko. Halere, gure burua entzuten hasten bagara, sentimenduak ulertzen hasiko gara eta gizaki onberagoak bilakatuko: tradizioak ez ditu alferrik eraiki monasterio eta tenpluak (isiltasunaren lekuak).

Gizakia eboluzionatu gabe, zientziak aurrera egiten jarraitzen badu, hiltzeko makinak eraikitzen ari gara, ez besterik.

Horregatik, lehenengo isildu, gure burua entzun eta sentitzen ikasi behar dugu. Ondoren, bihotzak intelektualen esaldiak uler ditzan.

Esaldi potolo horietako batekin uzten zaituztet: irribarrea bumeran bat bezalakoa da, jaurtiz gero, lehenago edo geroago, baina bueltan etorriko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!