Gustura egoteaz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola Arretxe, 'felix' 2014ko maiatzaren 11

Kaixo irakurle. Zutabe hau lasai irakurtzea komeni da, puntuz puntu, atalez atal. Mesedez, irakurtzen duzuna egiteko eskatzen dizut. Puntuak daudenean, esaldia amaitu delako da, beraz, gelditu, arnasa hartu eta jarraitu irakurtzen.

Irakurle une honetan orain eta hemen zaude. Une batez utzi irakurtzeari eta mentalki errepikatu «orain eta hemen nago» eta ikusi eta sentitu non zauden. Gustura zaude une honetan? Erantzuna baietz bada, jarraitu irakurtzen; erantzuna ezetz bada, utzi eta gustura zauden une batean jarraitu irakurtzen.

Bada, irakurtzen ari bazara, gustura zaudelako da. Nahiz eta iraganean une zailak eta gogorrak pasa, nahiz eta iraganean gustura ez izan, orain gustura zaude (iraganeko une txar bat gogoratu eta tristatu bazara utzi irakurtzeari eta jarraitu beste batean).

Irakurtzen jarraitzen duzu? Oso ongi! Beraz, orain gustura zaude. Nahiz iraganean ez gustura sentitu, orain gustura zaude.

Ez al du momentu honek ikaragarri balio? Momentu hau da egia den bakarra. Lehengoa pasatuta dago, gezurra da. Etortzeko dagoena oraindik ez da, gezurra da hori.

Beraz, egia den bakarra une hau bada eta gustura bazaude, zer gehiago behar duzu? Baloratu ezazu momentu hau. Ez al da hau bizitzaren zentzua? Ez al da bizitzaren zentzua momentuan gustura egotea?

Gustura zaudenetan gogoratu artikulu honetaz, eta baloratu momentu hori.

Zaindu zaitez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!