Arratsaldean, pixkanaka, hodeiak ugarituz joango dira. Bero-hodeiak garatuko dira, eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitz-zaparradaren bat izatea, nahiz eta probabilitatea ez den oso handia izango. Hego-haizea ibiliko da goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 30-31 gradura iritsiko dira.